19 oct 2023

ENAREN IBILBIDEA: "MENDI ZEHARKALDIA HISTORIAREKIN". 23-08-21/24

 2023ko uda honetan Dolomitasen entrenatuta, aquinohayplaya Enaren Ibilbidea egitera badoa, abuztuan hain zuzen, "dans la chaleur de la chaleur, pendant la canicule!". Sufritu egin dugu, benetan!

Enarak ez dira galtzen, baina entzunda daukat klima aldaketagatik desagertzeko zorian badaudela. Guk, ozta-ozta bizirik iraungo dugu.

Enarak, María eta biok. Gure lehen mendi-esperientzia autonomian, ea zer moduz ibiltzen garen...



Enaren edo Hirondellesen Ibilbidea pasa den mendearen hasieran Pirinioetako emakumeen migrazioa gogorarazteko antolatu den mendi zeharkaldi zirkularra da. Erronkariko emakumeak, beltzez jantzita eta oinez, Mauleko espartin lantegietara lan egitera joaten ziren. Gu biok, aldiz, portu, lepo eta aran berdinetatik  Europan bakarra den paisaia natural baten bihotzean barrena disfrutatzera joango gara: Larra bikaina. Belagua, Linza, Lescun, Bear eta Zuberoa zeharkatuko ditugu. Mendiak Bizirik elkarteak bidea bera ireikitzeaz gain, beharrak bultzatuta handik pasatutako emakumeen  oroimena ere  berreskuratu du, eskerrik asko. "Les Hirondelles" dokumentalak primeran jasotzen du mugaz gaindiko migrazio historikoa. 


Erosotasunagatik ibilbidearen web gunean forfaita erosten dugu, rutadelasgolondrinas.com. Beraiek aterpeen erreserbak egingo dituzte. Bestalde, honekin bailararen bertako ekintzailetza laguntzen dugu. Termo bat, poltsa, alkandora, mapa eta espartinak ere oparitu dizkigute forfaitarekin. Ezin kexatu! Beren track ofizialei jarraituko diegu.

4 etapetako ibilbide klasikoa aukeratu genuen, Belaguatik hasita. Nahi den babeslekutik has daiteke bidea ibiltzen: Asolace (Belagua, Nafarroa), Linza (Aragoi), Laberouat (Laskun, Biarno, Frantzia) edo Jeandeleko (Ereta, Biarno, Frantzia) aterpeetatik. Bestalde, etapa bakoitzean bi aldaera badaude, A eta B, bigarrena gailurrak egiten dituena (Txamantxoia, Petretxema, Hiru Erregeen Mahaia, Auñamendi, Lakora, San Martin Harria...). Guk aste honetako bero ikaragarria zela kausa ez genituen gailurrak igo. Enarak udazkenean joan eta udaberrian itzultzen ziren, gu tenperatura errekorreko abuztu honetan Larrako paisaiaz lasai disfrutatuko dugu gailurrik egin gabe.    62 kilometro, 3.500 metro desnibela eta 4 aterpe da gure laburpena.

Belagua, Linza, Lescun, Bearn eta Zuberoa gurutzatuko ditugu Mendebaldeko Pirinioetako basoak eta bailarak zeharkatuz.



Hona zeharkaldiaren bideotxo laburpena.



1. etapa. 2023-08-21. Rincón de Belagua (Nafarroa)- Linza (Aragoi).



Fitxa teknikan 6/7 ordu, +700, -350 eta bai fisikoan bai orientazioan zailtasun erdikoa jartzen du. Benetan zaila izango dena beroa izango da! Linzara iristean aterpeko tenperatura errekorra lortu dela adieraziko digute!




Guk kotxea Rincón de Belaguan (1.000m) utzita bertatik zeharkaldiari hasiera emango diogu. Mata de Mayan SL-NA81 hartuko dugu marka berde eta zuriei segituz. Hasiera hau Camino Real del valle de Roncal GR 321-ak partekatzen du. Lehen zatian errepidearekin paralelo joango gara, nahiz eta asko ez ikusi kotxeak entzuten dira. Nahiko lehor aurkitzen dudu dena. Txamantxoia mendiaren malda ertzetik jarraitzen dugu. Lepo txiki batean SL utzi eta GR hartzen dugu. Malda erdi luze batetik basoan sartzen gara eta altu batean seinale batekin topo egingo dugu. GR utziko dugu berriro ere eskerretara joz, basoa zeharkatu ondoren belarren malda batean jarraitzen dugu gurutze batera arte. Baina Txamantxoia/Punta Maz (1.941m) egingo ez dugunez, zuzenean Maze leporantz (1.540m)  abiatzen gara. Lehenik bidezka batetik, gero pistatik, Linza (1.340m) aterpera iristen gara. 





 Egurrezko seinale batzuk aurkitu ditugu bidean zehar eta orientatzea erreza izan da. Lehen zatian errepideko kotxeen motorren zaratak soberan izan ditugu, baina okerrena zalantzarik gabe beroa izan da. Eskerrak etapa motza eta erreza zen! Linza aterpean mapa-forfaita eskutatuko dugu.


2. etapa. 2023-08-22. Linza (Aragoi)- Laberouat (Laskun, Biarno, Frantzia). Enaren ibilbideko etapa erregina!

Gora hasten gara gaur Linza leporako bidetik, baina berehala artzainen borda batean hau utzi (20´) eta eskuinera biratugo dugu. Ez despistatu! Ez dago oso-oso argi... Bidexka argitzen joango da gero Petretxemako leporaino (2.084m). Petretxema mendia 2.371 metrotara dago, hurbil ikusten da, baina guk ez dugu gaur ere gailurra zapaldu behar. Beroa ez dugu batere ongi eramaten eta gaurko etapa zorrotzagoa da, gogorra zein luzea. 





 Ansabere orratzen ondoko pasabide hura zoragarria da! Ezin aldapatsuago eta zail batetik Ansabereko bordetera iritsiko gara Frantzian sartuz. Vive la France! Ura dago! Yupiiii! Iujuuuuuuu!








Hortik, baina orain pista eroso batetik, iratxe eta pago ederren artean, Pont Lamary eta Pont de Lamateich-era joango gara.  Eskerretara eta 3km-ko errepidea aurrean dugu, luze egiten da ordu honetan. Oraindik ere 500 metrotako desnibela igo beharko dugu. Berriro ere pistatik Sancheseko lautada bukolikara iritsiko gara. Petit Billare (2.238m) bere 1.000 metrotako ikagarrizko ormarekin leku honetako protagonista dotore eta arro da. Eta hortik, Laberouat (1.445m) aterpera marka horiei jarraituz. "Eskasa" samarra da aterpe hau, umeen barnetegi bezalakoa edo ikas jardueretarako lekua, baina kokapena eta panoramika ezin hobeak. Eta garagardoa badaukate! Plastikozko edalontzian, esan beharra dago...





Fitxa teknikan 8-9 ordu, +1.300 metro, -1.200m eta zailtasun gehiagokoa, bai fisikoan baita orientazioan
ere.

Etapa erregina honek bakarrik 3 kikometrotako errepidea soberan du, top da!


3. etapa. 2023-08-23. Laberouat (Laskun)- Jeandel (Ereta, Biarno, Frantzia).


Baso eder batetik ekingo diogu gaur, GR10-eko markei jarraituz Cap de la Baitch-eko bordetaraino. Batere ezagutzen ez dugun paisaian gaude. Ani/Auñamendi (2.504m) mendia igotzeko asmorik ez dugu eta  A aldaeran zeharkatzen diren Pas d´ Azuns (1.873m) eta Pas d´ Osque (1.922m) ezagutzeko gogo handia. 






Arlinet bailara amaitzen denean eskuinetara biratzen da Pas             d´Azuns-era igotzeko, Arlinet zirkotik ateratzeko. Harrizko babes-orma txiki bat eraiki dute. Ze polita den! Bestean ere, Pas de l´ Osque-n  20 metrotako kontuzko pasabidea dago, eskuen erabilaren beharra dago, baina oso ondo babestuta aurkitzen dugu kable batez. 




Larra bikainaren barrena sartuko gara. Hortik luze samar egiten den mendi-magal luzeak karst batetik eski pistetara eramango gaitu. La Pierre Saint-Martin eski alpino estazioan gaude, igoera eta jeitsiera etengabekoan. Senda pistekin paralelo joaten da. Hala ere abilak izan dira ibilbidea trazatuz eta pistak ia beti izkutatzen dira Arlas (2.044m) piramidea lagun. Markei jarraitzen diegu. Jeandel aterpea (1.670m) pistetan bertan dago.





4/5 ordutako etapa da hau, +600 m, -400 m eta zailtasun erdikoa izan da. Oso erreza izan da GR-ari jarraitzea. Eta saritxoa espartinen parea! Agian orain pena sentitzen dugu Anie igo ez izanagatik, zeharkaldiaren gailurrik altuena. Beste baterako izango da! Bertan jarraituko du. Dena dela igotzen dugun laugarren aldia izango zen...




4. etapa. 2023-08-24. Jeandel- Belagua. Gaur gailurra eta guzti!


Jeandeletik Arlaseko leporantz abiatzen gara. Haizeak gogor jo arren Arlasen gailurraraino (2.044m) igotzea erabakitzen dugu. Tontor bat gutxienez eramango dugu eta hortik karst guztia primeran ikusi behar dugu Ani mendia hondoan. Maldatsua da, benetan.


Beste isurialdetik jeisten gara Peskamu leporaino La Contienda iraupen eskiko pistetara joateko. Belardi lau eta handia zeharkatuko dugu.

 La Contiendatik El Ferialera joateko (3km) senda berria badago aurten. Bi aldiz errepidea gurutzatzen du eta mugarrien bidez dago seinalatuta. Tracks ofizialetan sartuta omen dago.
Iraupen eskiko El Ferialen pistetan primerako ostatua dago eta bertan estazio honetan eskiatzeko forfaita oparitu digute. 
Eski pista batetik, eskerretara, Eraiz lepoa irabazten dugu, eta beste pista batetik Belagua aterpera, Angel Olorón (1.428m). Bertan txistorra bokata hartuko dugu gero el Rincon de Belaguara joateko, hortxe autoa utzi genuen. Ordu bete izango da Zemeto pasotik.





Oso pozik amaitu dugu zeharkaldia. Bero gehiegi bai, hala ere zeru urdinak eta mendi guztien panoramikak disfrutatu ditugu. Ibilbidea ez dago oso markatuta, baina orientatzeko arazorik ez dugu izan. Paisaia batzuk dagoeneko ezagutzen genituen, eta beste batzuk honetan deskubritu ditugu zeinen politak diren gure Pirinioak berretsiz. Larrako karst magikoa leku apartekoa dela esateaz en nintzateke nekatuko. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario